1987. urteaz geroztik, gure helburua pertsonen arteko komunikazioa erraztea da.
Antza Komunikazioak bezero bakoitzaren premiei egokitutako komunikazio grafikoko irtenbideak eskaintzen ditu, eta beti kontuan hartzen dugu azken hartzailea; eskaintzen ditugun zerbitzuen artean daude publizitate-diseinua, argitaratze-diseinua, web-orrien sorrera, multimedia eta argitaratze proiektuak.
Era guztietako elementu grafikoak proposatu eta garatzen ditugu, eta gainera, prozesu guztia kontrolatzen dugu, hasieratik bukaera arte. Horretarako gure diseinu eta multimedia nahiz web sorkuntzako estudio propioa dugu, eta baita argitaratze zerbitzu propioa ere.